XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laister ilko naizela
Du askok esaten
Plazo fijorik ez du
Gauz orrek izaten
Iges bajutxo nintzan
Eskasago aurten
Laister euskalerrira
Ez bazera etortzen
Alkar ikusi biarko
Digu Josafat'en.

Bigarren au amonak bere osasunaren berri emanaz biali zion illoba maiteari Ameriketara; ezta beraz zuk eta nik egiteko moduko bertsoa...

Osaba, berriz, Joxe Bernardo Otaño.

Garai artan ez omen zan Guipuzkoan Joxe Bernardoren bertso gabeko pestik.

Zerorrek aurrerago irakurriko dituzu bere iru bertso eder Pello Mari'kin alkar izketa izendatu artan, baña beste au ere argitaratzera beartua arkitzen naiz, galdu egingo bai litzake bestela beste ainbesten bidetik.

Donostiko barrio Loyolan pestak omen ziran artean, 64 urte izango dira au gertatu zala, an ziran, ala bearrez, Joxe Bernardo Otaño eta beste gazte bat bertso-guduan.

Loyolako plazan tabloiez estradua jaso zuten eta antxe zeuden bertsolariak jendearen gain elkarri zirikatzen.

Baña jendea nunbait geiegi plazarako eta ango estuasunean bertsolarien aldamioan zerbait etenda balantzan asi omen ziran estradu gañean Joxe Bernardo eta bere lagunak bertsotan ari zirala.

Ordukoa du Joxe Bernardok bertso au.